Xerezade Iflandian

Ekainaren 21ean (2018ko Xerezadejaiaren egun berean!) Félix Linares eta Kike Martínekin egon ginen berbetan Radio Euskadiko «Iflandia» saioan. Kontu kontari aritu ginen Xerezaderen Artxiboaz, irakurketa dramatizatuaren plazeraz eta podkasten munduak literatur zaleoi irekitzen dizkigun aukera zoragarriez. Sakatu beheko estekan audioa entzuteko:

XEREZADEREN ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIKO IFLANDIA SAIOAN!