Publio Ovidio Nason: Filomela eta Prokne
Zentsura artearen bidez urratuz

Philomela: Burne Jones-en litografia (1896)
Emakume bortxatuaren garrasia
Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea.
Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean giltzapetu, biktimak ezin izan zezan haren krimena salatu. Baina Filomelak —“mihia moztuko didate, baina eskuez kontatuko dut nire istorioa” esango balu bezala— bere ahotsa entzunarazteko beste bide bat bilatu zuen: oihal batean ehundu zuen bere narrazioa. Latinez, textus hitzak “ehuna” esan nahi du.
Filomela bortxatuak, Filomela mututuak bere kantua entzunaraziko du murru guztien eta ezpata guztien gainetik, eta mendekua izugarria izango da.
Irakurketan entzuten den musika
- Turn off the world
- Turn
- All the seeds
- A girl in a room
- Love light
- The path to our salvation
- All these things
- I gave you a rose