Bidaietako pasartetxoak (I)
Galduta, baina bere bidean
Artelana: “Bi mundu”, Katherine Dreier (1930)
X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, “bidaietako pasartetxoak” deritzenak: hainbat tokitan ikusi, bizi eta sentitutako true storiak biltzen dituzten paragrafo eta esaldi bildumak.
Gaurkoan bi platereko menua dakarkizugu Xerezaderen Artxiboan: lehenengo zati honetan Australia, Thailandia, Laos, Sri Lanka eta Guatemalako gutiziak dastatuko dituzu. Guztiak ere X10en beraren ahotsean.
Irakurketan entzuten den musika
- Free motion dance floor remix
- Lost civilization
- Les mains dans les poches
- La guitare printaniere