Agur eta zorte on
XX. mendearen hasierako Manhattan
Manhattaneko antzerki errusiarreko giroaren xarma
Rosie Liebek bere gaztaroko kontuak kontatzen dizkio Lili lobari. Haren eskutik, Manhattaneko antzerki errusiarreko giroaren xarma ezagutuko dugu, eta, bereziki haren izarrik distiratsuarena: Volodia Vlaschkin, Kieveko Rodolfo Valentino.
Paleyren beste hainbat istoriotan bezala, ipuin honetan emakume langile, independente, eta indartsu bat aurkituko dugu, ironiaz eta alaitasunaz baliaturik ausardiaz aurre egiten diona bizitzak batzuetan erakusten duen aurpegi latzari.
(Atal honetako musika guztiak jazz-on-line.com-etik hartuak dira).
Irakurketan entzuten den musika
- "It's Cold Outside"
- "Tailspin"
- "Hallway to Dawn"
- "Lanbeth Walk"
- "Djangology"
- "Wouldn´t It Be Lovely"
- "Johnny´s Medley"