Amontillado upela / Bihotz salataria
Irain zaharrak, obsesioak eta brikomaniak…
Hipersentiberatasuna eta haren munstroak
Amontillado upela
Venezia. Ihauteri garaia. Montresorrek mendekua hartu nahi dio bere lagun Fortunatori, barkaezina omen den laido bategatik. Ardo bat dastatzeko aitzakiatan, bere palazzoko sotora eroan du. Hor dautza aspaldiko montresortarren hezurrak, ardo botila eta upelen artean…
Bihotz salataria
Ezin zezakeen agurearen sai begia jasan. Begirada horrek zulatu egiten zion arima, eta oinaze hartatik ateratzeko agurea hiltzea beste biderik ez zegoen. Izan ere, zentzumen zorrotzegiak izatea tortura izan daiteke…