Masetto di Lamporecchioren ipuina (Dekameroia)
Jardin askotako baratzezaina
Artelana: “Autorretratua lautea jotzen”, Artemisia Gentileschi (1615-18)
Kanpoan Herio zebilen nagusi, bere hegal beltzen itzalaz dena estaltzen. Harengadik ihesi, hamar gazte etxe batean bildu ziren, konpainiaren eta ipuinen epeltasunaz bakardadeari eta izuari izkina egiteko esperantzaz. Beren oasi partikularrean, ehun ipuin kontatu zituzten eta guk horietako bat dakarkizugu gaur, uda amaieraren melankoliari aurre egiten laguntzeko. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Boccaccioren Dekameroitik harturik, Masetto de Lanporecchioren ipuina, non kontatzen baita nola Masetto de Lamporecchiok mutuarena eginez lortu zuen emakumeen monastegi batean baratzezain sartzea, eta nola moja guztiak lehiatu ziren berarekin oheratzera.
Irakurketan entzuten den musika
- Etincelle
- Espoir
- Perdue
- Serenite
- Medieval
- Return