Xerezaderen Artxiboa - Entzuteko literatura
Iban Zaldua, Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez/Iban Zaldua: Rock’n roll ipuinak

Soinu banda duten istorioak

Artelana: “Beltxarga”, Hilma af Klint (1914-15)


Jaitsi eskumako botoiaz (.MP3)
  • AhotsaAna Morales, Luis Fernandez
  • SarreraAna Morales
  • Data2012-06-25
  • Iruzkinak

Non entzun

bilbohiria irratia 96.0 FM Larunbatero, 21:00etan itunes logo

Xerezade jarraitzeko

Xerezade, 2019ko sariaren irabazle

blogetan

Luistxo Fernandez

Gaur Xerezaderen Artxiboan larruzko jaka beltza jantzi dugu rock´n roll doinuen abaroan sortutako ipuinak irakurtzeko. Beraz, naturala den bezala, bi poesia zale amorraturengana jo dugu —zer da rock´n rolla, poesia ez bada?— haiek liluratu zituzten kantuen misterioa eta magia beren istorioetan dastatzeko irrikaz. Luistxo Fernandezen “Eskuak ugatz guruinetan” eta Iban Zalduaren “Playa Negra”, “Erritoak”, “Azkeneko aldia” eta “LP bat lapurtzeko” ipuinak entzungo ditugu.

Fokoak piztu dira, gitarrak entxufatuta daude. Bat, bi, hiru, lau… long live rock´n roll!

Iban Zaldua

Irakurketan entzuten den musika

  • The Smiths-en “Handsome Devil” kantaren bertsioa Errementariak
  • Nick Drake-ren “Pink Moon” kantaren bertsioa Kol Arata
  • Elvis Costello-ren “Alison” kantaren bertsioa The Oisdealbhaighs
  • Interpol taldearen “The New” kantaren bertsioa The Watchers
  • REM taldearen “Radio Free Europe” kantaren bertsioa Slumber

Non entzun

bilbohiria irratia 96.0 FM Larunbatero, 21:00etan itunes logo

Xerezade jarraitzeko

  • Hasiera
  • Irakurketen artxiboa
  • Albisteak
  • Hedabideetan
  • Nor gara